Euskadiko Biodibertsitate Zentroak hainbat ekintza antolatu ditu asteburu honetarako. Izan ere, zentro horrek ekainaren 4an eta 5ean ospatuko du Ingurumenaren Mundu Mailako Eguna. Hori dela eta, adin guztiei zuzenduriko ekintza programa zabala prestatu du.
Irrien Lagunak ere Madariaga dorretxean izango dira
Ingurumenaren Mundu Mailako Eguna Nazio Batuen tresnarik garrantzitsuena da ingurumenaren aldeko sentzibilizazioa eta ekintzak mundu mailan bultzatzeko. Urteak joan urteak etorri, Inguumenaren Nazioarteko harira prestatutako ekimenak gehituz eta haziz joan direla nabarmendu du Euskadiko Biodibertsitate Zentroak, eta 100 herrialde baino gehiagoko pertsonek parte hartzen dutela azaldu du.
2016ko Ingurumenaren Mundu mailako Eguna ospatzeko, beraz, aurten ere hainbat jarduera egingo dituzte Euskadiko Biodibertsitate Zentroan (Madariaga dorretxean).
Familian gozatzeko
Zapatu-domekan egingo dituzte ekimenak. Gehienak doanekoak izango dira, baina ordaindu beharrekoak ere badira; zetazeoak ikusteko edo Ogoñorako txangoak, kasurako.
Familientzako ekitaldiak ugaariak izango dira, eta etxeko txikienen gozamenerako jarduerak ere izango dira; Irrien Lagunak,?Xaibor edota patinatzeko ikastaroa, besteak beste.
EGITARAUA
Bihar
10:00-14:00. Zetazeoak 10etan. Irteera gidatua itsasontziz ugaztun itsastar hauek behatu eta haien soinuak entzuteko. Adina: 7 urtetik aurrera.
10:00-12:00. Urdaibaiko behatokiak. San Pedro Atxarre. Mendi ibilbidea (Topalekua: Akorda-Ibarrangelu). Adina: 6 urtetik aurrera.
10:30-11:30. Bisita gidatu familiarra: Gozatu biodibertsitatearen edertasuna eta eskaintzen dizkigun onurak erakutsiko dituen bisita gidatuarekin. Familia guztiarentzat.
12:00-13:00. Gozatu biodibertsitatearen edertasuna eta eskaintzen dizkigun onurak erakutsiko dituen bisita gidatuarekin. Familia guztiarentzat
12:00-17:00. Irrien Lagunak haur parkea. Jolas egin eta gozatu Irrien lagunen puzgarrietan.
12:00-15:00. Talo tailerra eta dastaketa. Taloa egin eta dastatzeko tailerrak 30 minutuko tailer familiarra. Familia guztiarentzat.
17.00-18.30. Irrien lagunak. Natura maitatuz ikuskizuna. Kalejiran, jolasean, kantuan eta dantzan inguruko zuhaitzak eta natura ezagutuz, maitatuz eta sentituz. Adin guztiei zuzendua
Etzi
10:30-11:30. Bisita gidatu familiarra. Gozatu biodibertsitatearen edertasuna eta eskaintzen dizkigun onurak erakutsiko dituen bisita gidatuarekin. Familia guztiarentzat. Tarifa: Doan. Familia guztiarentzat.
11:30-13:30. Patinatze ikastaroa. 11 urtearteko haurrei zuzendutako patinatze ikastaroa.
12:00-13:00. Bisita gidatu familiarra. Gozatu biodibertsitatearen edertasuna eta eskaintzen dizkigun onurak erakutsiko dituen bisita gidatuarekin. Familia guztiarentzat. Tarifa: Doan. Familia guztiarentzat.
12:30-14:30. Xaibor: Biodibetsitatea dantzan. Xaibor-ekin dantza, dibertsioa eta familiarteko ikuskizuna biodibertsitatearen inguruan. Doan.antza, dibertsio eta familiarteko eta lagunarteko ikuskizuna
17:00-18:00. Kostaldea itsasontziz. Ogoño. rteera itsasontziz Bermeoko portutik Izaro irla eta Ogoño lurmuturrera kostaldeko inguru naturala eta bere biodibertsitatea ezagutzeko. Adin guztiei zuzenduta.
17:00-18:30. Aiko erromeria. Musika eta dantza tradizionala irakatsi, erakutsi, zabaldu, maitatu, ezagutu eta konpartitzeko musika eta dantza ikuskizuna