Ekainetik abendura bitartean, azoka berezia hartuko du Gernika-Lumoko Merkatu plazak hilero, lehen zapatuan.
Urdaibaiko txakolina
Ekainekoa da urteko lehenengoa, eta bihar egingo dute. Urdaibaiko txakolina izango da promozionatuko duten produktua, eta, horrekin batera, baita gazta ere. Horiek dastatzeko aukera izango dute herritarrek. Bestalde, betan izango dira Busturialdeko baserritarrak ortuariak saltzen, artisauak, okinak, gozogileak, eztigileak eta beste. 09:00etan zabalduko dute azoka.