Azoka berezien denboraldia heldu da
Ekainetik abendura bitartean, azoka berezia hartuko du Gernika-Lumoko Merkatu plazak hilero, lehen zapatuan. Ekainekoa da urteko lehenengoa, eta bihar egingo dute. Urdaibaiko txakolina izango da sustatuko duten produktua, eta, horregaz batera, baita ga...

Ekainetik abendura bitartean, azoka berezia hartuko du Gernika-Lumoko Merkatu plazak hilero, lehen zapatuan. Ekainekoa da urteko lehenengoa, eta bihar egingo dute. Urdaibaiko txakolina izango da sustatuko duten produktua, eta, horregaz batera, baita gazta ere. Horiek dastatzeko aukera izango dute herritarrek. Bestalde, betan izango dira Busturialdeko baserritarrak ortuariak saltzen, artisauak, okinak, gozogileak, eztigileak eta beste. 09:00etan zabalduko dute azoka.