Auzoz auzo ibilaldia egiteko batuko dira ibarrangelutarrak. Urtero moduan,
bi martxa egiteko aukera edukiko dute: martxa luzea eta martxa laburra.
Ibilaldi luzeenak 22 kilometro ditu, eta
laburrenak, berriz, zortzi kilometro. Biak ala biak leku berean hasi eta amaituko dira, Elexalde auzoan, hain zuzen.
Martxa luzeko partaideak 08:00etan irtengo dira, eta l
aburra egitera doazenek 10:00etan dute irteera-ordua.
Elexalde auzoan hasita, Armendu (384 m) eta Atxarre (312) mendietara igoko dira, eta Garteiz, Arketa, Antzora, Akorda auzoetatik barrena egingo dute ibilaldia.
Zehatz esateko, honako ibilbidea egingo dute: Elexalde, Ibaeta, Agirre, Gorozika, Iruskieta, Armendu, Iruskieta, Garteiz, Dantzaleku, Atxarre, Arketa, Laida, Mortxa, Andikone, Antzora, Azalene hondartza, Apua, Izatza, Akorda, Arroiz, Laga, bide berdea, Lastarria, Ipintxe, Elantxobeko hilerria, Ibinaga, Txakoli eta Elexalde.
Izen ematea
Martxetan parte hartzeko asmoa dutenek, Ibarrangeluko Kultur Etxean dute izena emateko aukera (arratsaldez dago zabalik). Halaber, domekan bertan martxak hasi baino ordu erdi lehenago izena eman ahalko da. Izena ematerakoan, partaideek 12 euro ordaindu behar dituzte.
Pilota partidak zapatuan
Bestalde, Gorpuzti jaien azken asteburu honetan, pilota partidez gozatzeko aukera edukiko dute Ibaeta auzoko frontoian.
Zapatuan, 17:00etatik aurrera esku-pilota eta pala partidak jokatuko dituzte
Ibarrangeluko, Eako, Elantxobeko eta Gautegiz-Arteagako umeek.
Ondoren,
19:30etan hasita lehen mailako afizionatuen txanda izango da.
Mikel Goñi eta Uriondo bikotea
Uriona eta Larrinagaren kontra ariko dira nor baino nor gehiago.