Urretxindorra eskolako merkatu solidarioan ia 300 euro batu dituzte
Merkatuan bildu zen dirua udalak babesean hartuta duen Julio Rene gazte guatemalarrari laguntzeko izango da, bi urterik behin egiten den moduraAurten ere, maiatzeko azken zapatuan, Muxikako Urretxindorra eskolako jai solidarioa ospatu zuten. 300 euro i...
Merkatuan bildu zen dirua udalak babesean hartuta duen Julio Rene gazte guatemalarrari laguntzeko izango da, bi urterik behin egiten den modura
Aurten ere, maiatzeko azken zapatuan, Muxikako Urretxindorra eskolako jai solidarioa ospatu zuten. 300 euro inguru batu zituzten, udalak babesean hartuta duen Guatemalako Julio Rene gaztearen beharretarako.Udalak Global Humanitaria gobernuz kanpoko erakundeari laguntzeko merkatu solidarioa antolatu zuen. Bertan, jostailuak, liburuak, apaingarriak eta beste hainbeste gauza egon ziren salgai, umeentzat zein nagusientzat. Eskuragarri egon ziren bigarren eskuko artikuluak herritarrek eramandakoak ziren.
Antolatzaileek esan dutenez, oso erantzun ona egon zen guraso, irakasle eta umeen aldetik. «Oso gustura gaude lortutako emaitzagaz».
Denek elkarregaz bazkaldu zuten frontoian, Kurtzeroko Bei Alai txokoak prestatutako menua. «Giro alaia eta umoretsua izan zen nagusi, bai bazkaltzeko orduan zein egun guztian».
Datorren urtean batzen den dirua Bikarterrusiar elkartearentzat izango dela aurreratu zuten.