Estreinako ariko dira Munduko Duatloi txapelketan eta biak ala biak esperientzia berria probatzeko
gogotsu daude.
Goitisolok mendiko lasterketetan eskarmentua du, baina bizikletan esperientzia gutxiago dauka: “Bizikletan ez nago oso ohituta, baina, esperientzia berriak probatzeko beti nago prest, eta presio barik gozatzera joango naiz”.
Goitia, berriz, 23 urtez azpikoetan Duatloi Kross kategoriako iazko txapelduna da, eta beraz, esperientzia gehiago dauka nazioarteko probetan. “Probaren ezaugarriak ikusita, lasterketa oso on bat egin ahal duela uste dut”, zehaztu du Goitisolok.
Zapatuan eta domekan Avilesen (Asturias, Espainia) lehiatuko dute proba. Munduko 36 herrialdetako atletak elkartuko dira bertan.
Domekan Goitisolok eta Goitiak
24 urtez azpiko lasterketa lehiatuko dute,
sprint modalitatean.
Hain zuzen ere, proba hasteko
5 kilometro korrika egingo dituzte, ondoren,
bizikletara igota 20 kilometroko ibilbidea egingo dute, eta amaitzeko,
2,5 kilometro egingo dituzte
arineketan. Goitisolok azaldu duenez, ibilbidea nahiko laua da, aldatz gutxikoa.
Emakumezko zein gizonezkoen kategoria desberdinak lehiatuko dituzte: 24 urtez azpikoa, elite, master, junior, kadete eta paraolinpikoa.
Gizonezko eta emakumezko elite mailako atleten lehia zapatuan izango da, eta gainontzeko kategorietako partaideek domekan lehiatuko dute proba.
Goitisolo eta Goitia.