BBKren presidente Xabier Sagredo Iñigo Urkullu lehendakarariari programaren berri ematen ari da
Busturialdera egin duen bisitan, Iñigo Urkullu lehendakaria BBKren Sukarrietako udalekuetan izan da arratsaldean. Han,
Jagon programa aurkeztu diote Urkulluri eta Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuari.
Iñigo Urkullu lehendaria BBKren Sukarrietako udalekuak bisitatu ditu
Ikasleek
eskola jazarpenaren larritasunaz kontzientzia har dezaten nahi dute
Jagon programaren bitartez, eta hori
saihesteko estrategiak landuko dituzte aurten ere. Sukarrietako egoitzan
lau eguneko egonaldian lantzen dute aipatu programa, eta Lehen Hezkuntzako 6. mailako eta DBHko 1 eta 2. mailetako ikasleei zuzenduta dago.
“
Jagon programa erreferentzia bat da, bide berriak irekitzen dituelako”, adierazi du Lehendakariak gaur, Sukarrietan. Bullying eta ziberbullying-a bezalako arazoak aztertzen eta erantzunak bilatzen egiten duten ahalegina eskertu die programaren bultzatzaileei, “gizarte arazoei aurre egiteko ezinbesteko bidea” egiten ari direla adieraziz.
Jazarpen egoerak identifikatzeko eta saihesteko dinamikak gauzatuko dituzte ikasleek Sukarrietan. Era berean, lankidetza izpiritua eta erantzukizunak hartzeko gaitasunak indartuko dituzte.
Eskola jazarpenean aditua den Kataluniako
No al Acoso Escolar (NACE) elkarteko idazkari Carmen Cabestany gonbidatu dute. Izan ere, elkarte horren laguntza izan dute Sukarrietako arduradunek Jagon programa garatzeko. Cabestanyk esan duenez, bullyin-ari aurre egiteko programak hezkuntza curriculumean txertatzea garrantzitsua da, eta gai hori lantzeari beldurra kentzeko eskatu du. Bide horretan, zenbait eskaera egin dizkie Lehendakariari eta Hezkuntza sailburuari. Hala,
isiltasunaren legea gainditu beharra dagoela adierazi du, gai horri buruz hitz egiteko beharra azpimarratuz. “Benetako hezkuntza emozionala irakatsi behar da, haurrek txikitatik beren emozioak kudeatzen ikasi dezaten”, azaldu du. Unibertsitate ikasketetan, eta irakasleen artean ere, gai hori jorratzearen beharra azpimarratu du, “baita gurasoekin ere, arazoa identifikatzen jakin dezaten”, esan du. Prebentzio planen aplikazioa eta gardentasuna beharrezkoak direla esan du.
Azaroan martxan jarri zutenetik, 30 ikastetxek parte hartu dute Jagon programan;
1.300 ikaslek, hain zuzen.
Ikasleak harizko mandala egiten
Programaren nondik norakoak azaldu ostean, BBK zentroa bisitatu dute. Era berean, ikasleek harizko mandala nola egiten duten ikusteko aukera ere izan dute