Herriko itsasgizon eta arrantzale izandakoek txupina jaurti eta Gorpuzti jaiak hasi zituzten atzo ibarrangelutarrek. Hain zuzen ere, itsasgizon edota arrantzale izandako 30 bat herritar batu ziren atzokoan txupina botatzeko, eta bertaratutako guztiek Boga-Boga kantatu zten jaiei hasiera emateko.
Txupinazoaren ostean, tabernaz taberna kalejiran ibili ziren Ibarrangeluko Trikitixa Eskolako ikasleak. Kalejira amaitzean, bertso poteoa egin zuten tabernetatik. Ander Elortegi gernikarra, Onintza Enbeita muxikarra eta Xabat Galletebeitia lekeitiarra ibili ziren bertsotan, hain zuzen. Gauen, berriz, Kuklux txarangak alaitu zuen Eleizaldeko giroa.
Gaur goizean ere musika ez dute falta izan. Bermeoko Erraldoien Konpartsaga ibili da Ibarrangeluko kaleetatik. Anton, Josefin, Lorentzo eta Mari erraldoiekin batera, txistulariak eta gaiteroak ere egon dira. Buruhandiek ere ez dute hutsik egin, eta Ibarrangeluko hainbat ume jarri dituzte korrika egiten, ihesean.
Baserritar jantzita atera dira gaur kalera ibarrangelutar asko, eta 15:00ak aldera frontoian batu dira horietako asko herri bazkarian. Ohitura legez, bazkalostea erromeriagaz girotuko dute. Obieta eta Esteibarren musikagaz dantzan eta kantuan emango dute arratsaldea. Gauen, Versus eta Haitzama taldeen musikaz gozatzeko aukera izango dute bertako zein inguruko herritarrek.
Txistulariak Ibarrangelun
Bihar ere, hainbat gauza izango dituzte aukeran ibarrangelutarrek, eta hurrengo asteburuan ere ez dute aspertzeko astirik izango.
Egitaraua:
Maiatzak 29, domeka
-10:00: Diana herriko txistulariekin.
-11:00: Meza nagusia.
-11:45: Lorea umeen dantza taldea.
-17:00: Umeentzako puzgarriak eta bungee tranpolina Ibaetan.
Ekainak 4, zapatua
-12:00: Paella txapelketarako izen ematea Eleizalden.
-14:00: Paellen aurkezpena. Ostean, trikitixa.
-17:00: Gazteen esku pilota eta pala partidak frontoian.
-20:30: Mariatxiak tabernaz taberna.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.