Bermeoko ikastetxeetako
161 ikaslek hartu zuten parte Bermeoko Kafe Antzokian lehenengoz egin den Bertso Topaketan. Atzoko topaketa Bermeoko Udaleko Gazteria Sailak sustatutako
Gu ere bertsotan proiektuan parte hartzen ari diran Eleizalde ikastolako, San Frantzisko Herri ikastetxeko eta Sagrado Corazón ikastetxeko ikasleen amaierako jaialdia izan zen, eta giro izugarria egon zen. Bertsotan, gainera, modu ezberdinetan ibili ziren; asmakinak eta jokoak egin zituzten, bai eta antzerki pare bat ere.
Ikasleak bertsotan, antzerki itxuran
Lorea Zulaika musikaria kantuan
Ander Elortegi eta Eneko Arrate bertsolaritzako irakasleak aurkeztu zuten saioa, eta Asier Galarza eta Koldo Gezuraga Busturialdeko bertsolari gazteek ere parte hartu zuten. Gainera, Lorea Zulaika musikariaren kantuekin ere disfrutatu zuten bertaratutakoek. Karaoke formatua erabilita, bertaratutako guztiek kantatzeko aukera izan zuten.
Topaketaren amaieran, Bertso Paper lehiaketaren sari banaketa egin zuten. Bigarren mailako irabazleak Irati Rodriguez eta Itxaso Jurado izan dira aurten. Ibai Abaunzak, gainera, epaimahaiaren aipamen berezia jaso du.
Lehenengo mailan, berriz, sei ikasle izan dira epaimahaiaren aipamen berezia jaso duten ikasleak: Haizea Vigera, Markel Navarrete, Izaro Isasi, Irati Esteban, Lexuri Etxabe eta Iker Bilbao. Maila honetako sari nagusia, hala ere, Matxalen Sanzentzako izan da eta ikastetxe bakoitzako saridunak Laiene Oleaga, Maria Arroita eta Ainhoa Rivera izan dira.