Anjel Lertxundiren 'Zu' liburuaz ariko da gaur, Eako Txarakie irakurle txokoa
Txarakie irakurle txokoak saioa egingo du, gaur arratsaldean. Hain zuzen, Anjel Lertxundi idazle oriotarraren Zu liburua izango dute irakurgai eta eztabaidagai. Solasean ariko dira irakurle txokoan parte hartzen duten literatura zaleak, eta liburuak bi...
Hain zuzen, minbiziak jotako emakume baten ingurukoak eta egunerokoak biltzen ditu Zu liburuak. 2012. urtean kokatzen ditu Lertxundik bere liburuko protagonistak. Urte hartako uztailean aldatu zen betiko haien bizitza. Narratzailearen emazteak pankreako minbizia dauka. Orduantxe sortzen da ‘Zu’, eta bere eguneroko bizimoduak zerikusi txikia edukiko du iraganekoagaz.
Gaur egingo dute irakurle txokoa, eta, horretarako, Eako Eskolondon batuko direla jakinarazi du ekimenaren antolatzaile Herrijeri emon arnasa (HEA) Kultura Taldeak. Saioa 19:30ean hasiko da.