Familiartean ospatu du Susana Ibarguengoitia Pinaga foruarrak 100. urtebetetzea. Besteren artean, Foruko alkate Jane Eyre Urkieta, Gizarte Ongizateko zinegotzi Izaskun Arrieta eta Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintzako ordezkaria ere hurbildu dira Foruko Igurko egoitzara, Ibarguengoitiaren urtebetetzea ospatzera.
Susana Ibarguengoitia urtebetetzea ospatzen
Lore sorta ugari jaso dituIbarguengoitiak bere urtebetetze egunean, eta kandelak amatatzeko aukera ere eduki du.
Iturriondoko etxeetan bizi izan da Susana Ibarguengoitia. Hiru neba-arrebako familiakoa izan zen, bi mutil eta neska bat. Bi nebak, baina, Gerra Zibilean hil ziren. Jostun lanak egin izan ditu. Duela 12 urte sartu zen, berriz, Foruko Igurko egoitzara.