Eskola Bidea ezagutzeko eguna izango da barikua. Hain zuzen, proiektua jendarteratzeko, hainbat jarduera egingo dituzte Pasealekuan.
umeak eskolara bidean
17:00etan hasi, eta 19:00ak bitartean, tailerrak, jolasak eta abarrak izango dira. Horrez gain, informazio puntua jarriko dute, eta bideoaren aurkezpena ere egingo dute.
Eskola Bidea martxan jartzeko lanean dira Gernika-Lumoko ikastetxeak, udala eta Osasunsarea. Horien elkarlanaren eta herritarren laguntzaren bitartez, 2016-2017 ikasturterako prest izan nahi dute eskola bidea. Hartara, Gernika-Lumoko umeek eurek bakarrik joan ahal izango dira ikastetxera; oinez, patinetean zein bizikleta gainean. Lehenago, baina, froga pilotua egingo dute ekainaren 6tik 10era bitartean.