Taldearen izen berarekin
, Sarkor izenburupean kaleratuko dute gernikarrek azken lan luzea. Hirukote gisa datoz oraingoan, eta azken hilabeteak estudioan eman ostean, bihar ikusiko du argia beraien lan berriak.
Sarkor
Gernikako Ospa tabernan eta ELKAR dendetan ipiniko dute salgai diskoa, eta taldearen webgunean ere eskatu ahal izango du gura duenak (sarkor.net). Bertan, disko berriaren zenbait kanta entzuteko aukera ere badago.
Lan berriarekin lehen kontzertua ekainaren 3an emango dute, Iparragirre rock elkartean, Rock&Rally jaialdiaren baitan.