Ia 100 kilo hondakin batu dituzte, Laga hondartzaren inguruetan
Ume eta nagusi artean, 30-35 lagunek bat egin dute Ogoñope Surf taldeko kideek egindako deialdiagaz. Bertan behera geratu zen batutakoagaz egin behar zuten tailerraOgoñope Surf taldeko kideek deituta, Ibarrangeluko Laga hondartzaren inguruak garbitze...
Ume eta nagusi artean, 30-35 lagunek bat egin dute Ogoñope Surf taldeko kideek egindako deialdiagaz. Bertan behera geratu zen batutakoagaz egin behar zuten tailerra
Ogoñope Surf taldeko kideek deituta, Ibarrangeluko Laga hondartzaren inguruak garbitzen aritu ziren zapatu goizean. Ume eta nagusi artean, 30-35 pertsona batu ziren garbiketa lanak egiteko.Oraingo honetan, Euskadiko Biodibertsitate Zentroko kideekin elkarlanean egin zuten garbiketa saioa.
Ogoñope Surf taldeko kideek azaldu dutenez, pare bat orduz aritu ziren garbiketa lanetan; giro polita izan zutela esan dute, eta amaitutakoan barbakoan elkartu zirela.
Ia 100 kilo hondakin batu zituztela azaldu dute taldeko kideek: «Plastiko asko jaso genuen, plastikozko botilak, poltsak… denetarik batu genuen, baita txatarra nahikoa ere».
Zapatuan batutako hondakinekin, domekan Dibertsitatearen Nazioarteko Eguna Zabor eskulturak izeneko tailerra egiteko asmoa zeukaten Busturiko Madariaga Dorretxean, baina, azkenean, bertan behera utzi beharra eduki zuten.
Hala ere, Ogoñope Surf taldeko kideek jakitera eman dutenez, datozen hilabeteetan egingo dute tailerra: «Pena izan zen bertan behera uztea, baina, udan ez bada udazken hasieran egingo dugu tailerra».
Dibertsitate Eguna
Dibertsitate biologikoa gehitu. Jendea eta bere bizibideak sendatu lelopean ospatu dute aurten, Busturiko Madariaga Dorretxean, Dibertsitatearen Nazioarteko Eguna.
Dibertsitate biologikoa bizitzaren oinarria da, eta ekosistemek funtsezko zerbitzuak eskaintzeko beharrezkoa. Ondorioz, bizibideen eta jardueren eremu guztietan biztanleriaren garapen iraukorraren ardatza da; nekazaritza, basogintza, arrantza eta turismoa, beste batzuen artean.
Hainbat izan dira Dorretxeak antolatutako jardueretan parte hartzen egon diren nagusi zein umeak.