Eako Udalak diruz lagunduko du HITZA
Euskararen normalizazio prozesuan pauso bat gehiago emanez, Eako Udalak eta HITZAk hitzarmena sinatu dute. Hala, Busturialdeko herriak HITZA proiektua diruz laguntzeko konpromisoa hartu du. Horrez gain, Natxitun, Bedaronan eta herrigunean eskualdeko eg...
Euskararen normalizazio prozesuan pauso bat gehiago emanez, Eako Udalak eta HITZAk hitzarmena sinatu dute. Hala, Busturialdeko herriak HITZA proiektua diruz laguntzeko konpromisoa hartu du. Horrez gain, Natxitun, Bedaronan eta herrigunean eskualdeko egunkaria hartzeko buzoiak ipini dituzte. Okinaren zerbitzua erabiltzen ez dutenek egunkaria aipatu buzoietan jaso ahal dute; harpidedun bakoitzak bere giltza edukiko du. Udalari esker, gainera, orain harpidetza egiten dutenek 10 euro ordaindu beharko dituzte urteko harpidetzagatik (75 eurokoa da); gainerakoa udalak ordainduko du.