Arantzamendi, kickboxing txapelduna
Ibai Arantzamendi markina-xemeindarra Espainiako kickboxing txapelduna da. Abadiñoko Fexmac klubeko kidea da Arantzamendi, eta Euskadiko selekzioagaz parte hartu zuen Sevillan (Andaluzia, Espainia) jokatutako txapelketan. Horretan, kicklight modalitat...
Ibai Arantzamendi markina-xemeindarra Espainiako kickboxing txapelduna da. Abadiñoko Fexmac klubeko kidea da Arantzamendi, eta Euskadiko selekzioagaz parte hartu zuen Sevillan (Andaluzia, Espainia) jokatutako txapelketan. Horretan, kicklight modalitatean (94 kilo baino gutxiago) aritzen den borrokalariak Gaztela eta Leongo aurkaria hartu zuen mendean bi aldiz. Sevillan lortutako titulu horregaz, Arantzamendik Espainiako bi txapelketa irabazi ditu, eta euskal delegazioko kirolaririk onena izendatu dute, egindako lan bikaina aitortuz.