Domingueztarrak nagusitu dira Bermeoko boxeo erakustaldian
Andoni Dominguez aita-semeek ez zuten hutsik egin barikuan, eta erakustaldia emanda, aurkariak garaitzea lortu zuten.Alex Parte gaueko beste bermeotarrak, ostera, ez zuen Ivan Vigori irabaztea lortu. Hori bai, gaueko borrokaldirik ikusgarriena haiena i...
Alex Parte gaueko beste bermeotarrak, ostera, ez zuen Ivan Vigori irabaztea lortu. Hori bai, gaueko borrokaldirik ikusgarriena haiena izan zen.
Andoni Dominguez semeak, egungo Euskadiko txapeldunak junior kategorian, welter pisuan eta Jesus Guerra kantabriarrak borrokaldi bizia izan zuten. Hiru borrokaldietan indartsu aritu ziren biak, ahultasunik erakutsi barik, Artzan bildutako 600 zaleen gozamenerako.
Bederatzi borrokaldi izan ziren guztira, Bermeoko frontoian, eta boxeo amateurreko erakustaldi bikainak ikusi zituzten bertaratu zirenek.
Gaueko azken borrokaldia, Andoni Dominguez aitarena izan zen. Yefri Peralta mirandarra mendean hartuta, zaleen txaloaldi beroak eta animo oihuak jaso zituen.