Lamerako kioskoan egin dute sari banaketa, 12:00etan, eta Bermeoko Kasinoak aurkeztu duen pintxoak hartu du sari nagusia. Akelarrek eta Kafe Loidxek hartu dituzte bigarren eta hirugarren sariak, hurrenez hurren. Herritarrek ere beraientzako pintxorik gozoena izan dena aukeratu ahal izan dute. Botoa eman dutenen artean, zozketa egin dute gaur eguerdian, eta Eva Muñoz Cortijok irabazi du kontserberek emandako prosuktuekin osatutako otzara.
Jendez betetzen hasi da Lamera
Batelen estropadak egin dituzte goizean, eta atsedenaldia baliatu dute Sotapatroi proiektukoek erakustaldia egiteko. 13:00etan, arrain salmenta erakustaldia egin dute kofradian.
Atzo egin zuten arrain azokako irekiera ekitaldia, eta domekara bitartean egongo dira postuak Lameran. Aurten, gainera, Bermeoren lehena, oraina eta geroa uztartuko du azokak, LOG gune berrian.
Sotapatroi erakudtaldia
Horrez gain, atun errearen pintxoak salduko dituzte, eta batutako dirua proiektu solidario batera bideratuko dute.