Zientziaren Giltzak elkarteak Jose Mari Argoitia omenduko du
Omenaldi «xume» bat egingo diote orain gutxi hildako presidenteari, hark egindako lana aitortzeko. Astelehenean, 18:30ean, Kosmologiari buruzko hitzaldia egingo duteDatorren astelehenean Zientziaren Giltzak elkarteak Jose Mari Argoitia elkarteko pres...
Omenaldi «xume» bat egingo diote orain gutxi hildako presidenteari, hark egindako lana aitortzeko. Astelehenean, 18:30ean, Kosmologiari buruzko hitzaldia egingo dute
Datorren astelehenean Zientziaren Giltzak elkarteak Jose Mari Argoitia elkarteko presidente zenari omenaldi txiki bat egingo dio, Beikozini aretoan.Argoitia apirilaren 27an zendu zen, eta elkarteko kideek datorren hitzaldi zientifikoagaz batera omentzea erabaki dute. Elkarteko kideek nabarmendu dutenez, omenaldi «xume» bat izan- go da, presidente izandakoak egindako lana aitortzeko.
Baina, omenaldiaren aurretik, Kosmologiari buruzko hitzaldia egingo dute, 18:30ean hasita. Hitzaldia, hain zuzen ere, Juan Tome Escribano Hizkuntza Ertainen eta Kimika irakaslearen eskutik izango da. Hizlaria, gainera, Fisika eta Kimikan Katedraduna da, eta Sevilla, Madril eta Cacereseko Instituetan DHBko irakaslea da.
Antolatzaileek aurreratu dutenez, Escribanoren hitzaldiak «Lurreko bizitzagaz lotura duten unibertsoko ezaugarriez berba egingo du», eta ikuskizuna ere uztartuko ditu. Solasaldiak 2016 Ciencia en Accion Sariko aipamen berezia jaso du eszenaratzean, eta hainbat tokitan aurkeztu dute, arrakasta handiagaz, besteak beste; Malagako Unibertsitateko Zientzietako Fakultutatean, Madrileko Caixaforum-ean, Castelloneko Planetarioan.
Jakitera eman dutenez, gainera, bi zatitan banatuta dago hitzaldia. Alde batetik, Kosmologiako eduki propioez gain, hizkuntza zientifikoa, literarioari eta beste hainbat gauzari buruz ere ariko da. Bigarren zatian, ostera, bakarrizketa bat egingo du.
Bertaratu ezin dutenek Periscope webgunetik ikusi ahal izango dute zuzenean hitzaldia.