Plazatik Gaztetxera Eguna ospatuko dute bihar, Mutrikun, bazkari eta guzti
Egun osoko egitaraua prestatu dute txapelketa antolatu duten zazpi gaztetxeek. Txapeldunak iragarri ondoren ere, jai giroak luze jarraituko du Josune Arakistainen eta Uxue Arakistainen eskutikBihar, 18:30ean, Plazatik Gaztetxera XV. Bertsolari Gazteen ...
Egun osoko egitaraua prestatu dute txapelketa antolatu duten zazpi gaztetxeek. Txapeldunak iragarri ondoren ere, jai giroak luze jarraituko du Josune Arakistainen eta Uxue Arakistainen eskutik
Bihar, 18:30ean, Plazatik Gaztetxera XV. Bertsolari Gazteen Txapelketako finala jokatuko da Mutrikuko Gaztetxean, eta finalari begira, egun osoko egitaraua prestatu dute txapelketa antolatzen ibili diren zazpi gaztetxeek.12:00etan triki bertso poteoa egiteko hitzordua jarri dute Gaztetxearen aurrean, eta herriko txokoak bertsoz janzten ariko dira bazkariko ordua ailegatu bitartean.
Poteoa amaitu eta gero, Mutrikuko Gazte Asanblada prestatutako bazkaritan batuko dira gonbidatuak Gaztetxean, 14:30ean. Bertan parte hartu nahi dutenek sarrerak aurretiaz erosi beharko dituzte Zubixa, Zubiaram eta Loretxu tabernetan, 8 euroren trukean.
Ordu txikiak arte
Bapo jan ostean, animazioa eta jolasak antolatu dituzte. Finaleko hitzordua ailegatu bitartean, barre batzuk bota eta jolasean aritzeko tartean izango da.
Finalari dagokionez, 18:30ean hasiko da bertso saioa. Oholtza gainera zortzi bertsolari igoko dira: Maider Arregi, Gemma Urteaga, Eli Pagola, Iñigo Zubiaurre Beitxi, Maddi Sarasua, Manex Astigarraga, Aitor Salegi eta Antton Aizpurua.
Txapeldunak iragarri ondoren ere, jai giroak luze jarraituko du, Mutrikuko Gaztetxean. Josune Arakistainen eta Uxue Amonarrizen eskutik erromeria egongo da.