Lagako itsasertza garbituko dute, bihar goizean
Ogoñope Surf Taldeak eta Euskadiko Biodibertsitate Zentroak elkarlanean antolatutako ekimena da. 10:00etan batuko dira, Ogoñoperen lokaleanLagako Ogoñope Surf taldeak, Euskadiko Biodibertsitate Zentroagaz batera, Ibarrangeluko Laida hondartzako itsa...
Ogoñope Surf Taldeak eta Euskadiko Biodibertsitate Zentroak elkarlanean antolatutako ekimena da. 10:00etan batuko dira, Ogoñoperen lokalean
Lagako Ogoñope Surf taldeak, Euskadiko Biodibertsitate Zentroagaz batera, Ibarrangeluko Laida hondartzako itsasertza garbituko du bihar.10:00etan elkartuko dira Ogoñoperen lokalaren aurrean, eta handik garbiketa zerbitzu arruntak heltzen ez diren lekuetara joango dira. Ingurua garbitzen eguerdira bitartean egotea da antolatzaileen asmoa. Amaitzean, hamaiketakoa jango dutela jakitera eman dute.
Surf taldeko kideek garbiketan parte hartzera animatu dituzte bertako zein inguruko herritarrak. Halaber, bakoitzak bere eskularruak eroatea gomendatu dute.
Domekan tailerra
Zapatuan batutako materialagaz birziklapen tailer bat egingo dute domekan, Busturiko Madariaga Dorretxean, 10:30ean hasi eta 13:30ak aldera arte. Hain zuzen ere, Zabor eskulturak izenburupean, itsasbazterrean batutako zaborragaz eskultura dibertigarriak egingo dituzte. Izan ere, Euskadiko Biodibertsitate Zentroak Biodibertsitatearen Nazioarteko Eguna ospatzeko, adin guztientzako jarduerak antolatu ditu astebururako.