Gaur zabaldu ditu ateak 22. Arrain Azokak, eta domekara bitartean, itsasoagaz lotuta dagoen kultura, historia, gastronomia, ekonomia eta nortasuna ezagutzeko eta disfrutatzeko aukera eskainiko du. Aurten, itsas munduaren lehena, oraina eta etorkizuna erakutsi gura ditu azokak. Hori guztia, ekimen ezberdin eta berritzaileen bidez lortu gura dute. Bermeoko alkate Idurre Bidegurenen esanetan, “Izan garena ezagutu behar dugu, daukaguna baloratu behar dugu eta itsasoak eta geure arrantza ondareak ematen diguten aukerak aprobetxatu behar ditugu gure etorkizuna eraikitzeko. Errealitate berriei egokitzeko gaitasuna daukagula erakusten ari gara”.
Umeak sukaldaritza tailerrean
Goizeko lehenengo protagonistak umeak izan dira; horiek ere lekua badutelako Arrain Azokan, eta hainbat dira horientzako asteburuan egongo diren jarduerak. Atunagaz lan egiten ibili dira gaur goizean, sukaldaritza tailer batean.
11:00etan ateak zabaldu baditu ere, 13:00etan egin dute inaugurazio ekitaldi ofiziala, Lameran. Bermeoko alkateaz gain, zinegotziak, enpresa eta erakundeetako ordezkariak, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea eta Bittor Oroz Nekazaritza eta Arrantza sailburuordea izan dira, besteren artean.
Idurre Bideguren zinta mozten
Bidegurenek nabarmendu duenez, “arrantza munduak utzitako ondarea zabaldu eta arrain kontsumoa eta kontserba industria bultzatzea ditu helburu Bermeoko Arrain Azokak”. Era berean, mota honetako azoken “erreferentea” dela gogorarazi du: “Arrantza munduaren erakusleiho garrantzitsuenetarikoa da. Horretarako, ezinbestekoa da erakundeak eta enpresak, denon artean, lanean jarraitzea”.
Herriko elkarteek egiten duten lana eskertzeko tartea ere izan du Bermeoko alkateak, horiei esker, egitarau zabala izango baita asteburuan.
‘Frai Alberto’ “pozik”
Inaugurazio ekitaldia baino arinago jaso du, berriz, Alberto Aurrekoetxea ‘Frai Albertok’ Itsu Irratiak urtero banatzen duen Hegaluze Saria. “Pozik” jaso du bermeotarrak saria, eta egindako lanaren gainberatze bat egiteko aukera izan du. “Lan asko” egin duela nabarmendu du.
Alberto Aurrekoetxea Hegaluze sariagaz
Hegaluze Saria emateko ekitaldia aprobetxatu dute gainera, aurtengo Arrain Azoka iragartzen duen kartelaren egileari saria emateko. Alaia Rodriguez Elorriaga gernikarrak jaso du, hain zuzen ere, aurtengo saria.
Bestalde, Joseba Kerejeta urpekaria ere gogoan izan dute gaurko ekitaldian. Izaro Sub urpeko arrantza taldeko hainbat kide bertaratu dira Nestor Basterretxea aretora, eta haren omenezko oroigarri bat jaso dute. Kerejetaren irudiekin osatutako bideo bat jarri dute urpekariak egin zuen lana gogorarazteko.
Joseba Kerejetaren lagunak oroigarriagaz
Azoka hasi baino ez da egin, oraindik jardueraz betetako asteburua geratzen da.
17:00. Galerna Bela taldearen eskutik, umeek belaontzietan nabigatzeko aukera izango dute portu barruan. Gura dutenek, izotz fabrika aurrean egon beharko dute.
17:30. Bisita gidatua Arrantzaleen Museora. Aurretiaz eman behar da izena museoan bertan.
18:00. Aztiren aurkezpena: Bermeoko itsas kartografia, Arrantzaleen Museoan.
19:00. Hitzaldia, Francisco Jabier GorriƱoren eskutik, Arrantzaleen Museoan: Las piedras viajeras.
20:00. Bermeoko Abesbatza, Alkartasuna Dantza Taldea eta Bermeoko Erraldoien Konpartsa elkarregaz, Lameratik eta Portuzarretik.
20:00. Kanta kanta lorue ekimena, Goiko Plazatik hasita.
21:00. Boxeo jaialdia Artza frontoian. 9 boxeolarik parte hartuko dute, tartean, Bermeokoak.
BIHAR11:00. Arrain Azokako III. batel estropada.
11:30. Bisita gidatua Arrantzaleen Museora. Aurretiaz eman behar da izena museoan bertan.
12:00. Danborrada Bermeotarrak Fanfarreagaz. Hurre-Hurre eta Adiskide txokoek antolatuta.
12:00. Kalejira, Musika Eskolako Haize Taldea eta Kantari Txikiak; Kankinkabara eta Arrekatxutxa taldeak.
12:00. Pintxo lehiaketaren sari banaketa ekitaldia, kioskoan.
13:30. Arrain Azokako III. batel estropadaren sari banaketa ekitaldia, Lamerako kioskoan.
17:30. Bisita gidatua Arrantzaleen Museora. Aurretiaz eman behar da izena museoan bertan.
22:00. Habanerak, Artza frontoian.
DOMEKA12:30. Bermeoko Erraldoien Konpartsaren, Bizkaiko Gaiteroen eta Deustuko Ondalan konpartsaren kalejira, Lameratik eta Portuzarretik.
EGUNEROKO JARDUERAKArrain salmenta itxurak. 11:30ean (gazteleraz), 13:00etan (euskaraz), 18:00etan (euskaraz) eta 19:00etan (gazteleraz), Kofradia Zaharrean. Domeka arratsaldean ez da egongo.
Hegaluze itsasontzian irteerak. Zapatuan eta domekan, Elantxobera irteera, 12:00etan. Gaztelugatxera, zapatuan, 12:00etan.
Mater itsasontzira bisitak. Kofradia Zaharraren aurrean egongo da 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Argazki erakusketa. Gure lehengo andren gorabeherak; argazkien bidez, Bermeoko lehengo andren bizimodua ezagutzeko aukera, Arrantzaleen Museoan.
Geuk eus karpa. Euskara sustatzeko kanpaina. Bideoa grabatzeko eta argazkiak ateratzeko karpa.
GUNE DIDAKTIKOA
5 urtetik gorako ume eta gazteei zuzendutakoak.
Gaur. 11:00etatik aurrera, sukaldaritza tailerra. 17:00etatik aurrera, eskuekaz margotu, kontserberak ezagutuā¦
Bihar. 11:00etatik aurrera, sukaldaritza tailerra. 17:00etatik aurrera, itsasoagaz zerikusia duten jokoak eta tailerrak.
Domeka. 11:00etatik aurrera,Ā sukaldaritza tailerra.
LEHENA-ORAINA-GEROA (LOG GUNEA)Barikua.11:30. AƱanako Gatz Haranaren aurkezpena.
13:30. AƱanako Gatz Haranaren aurkezpena.
18:00-19:00. Arralan olio enpresaren aurkezpena.
19:30-21:00. Sotapatroi proiektuaren aurkezpena.
Zapatua.
11:00-13:00. Etxebastar enpresaren sashimi aurkezpena, Rui Maehara Sushimanaren eskutik.
12:00-14:00. Pintxo lehiaketan parte hartu duten pintxoen erakusketa.
13:00-15:00. Apaidxoak egiteko tailerra.
17-19:30. Itsasoko delicatessenak, sukaldaritza aurkezpena.
19:30-21:00. Sotapatroi proiektuaren aurkezpena.
Domeka.11:00-12:00. Bertoko arrainen historia eta dastaketa, Aztiren eskutik.
12:00-13:00. Apaidxoak egiteko tailerra.
13:00-14:00. Arrainen dastaketa, Aztiren eskutik.
14:00-15:00. Sotapatroi proiektauren aurkezpena.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.