Hiru bermeotarrek parte hartuko dute gaur, Artzako boxeo jaialdian
Andoni Dominguez aita-semeek eta Alex Parte boxealariak borrokatuko dute. 21:00etatik aurrera, bederatzi borrokaldi ikusteko aukera dago, Bermeoko frontoianBoxeo jaialdia hartuko du gaur gauean, Bermeoko Artza frontoiak. 21:00etan hasiko da boxeo eraku...
Andoni Dominguez aita-semeek eta Alex Parte boxealariak borrokatuko dute. 21:00etatik aurrera, bederatzi borrokaldi ikusteko aukera dago, Bermeoko frontoian
Boxeo jaialdia hartuko du gaur gauean, Bermeoko Artza frontoiak. 21:00etan hasiko da boxeo erakustaldia, eta frontoira bertaratzen direnek bederatzi borrokaldi ikusteko aukera izango dute.Sarrerak eskuragarri daude frontoiko leihatilan eta tabernan, eta Artza tabernan. Harmailetakoak 10 euroan daude salgai, aulkietakoak 12 euroan, eta lehen lerrokoak 15 euroan.
Hala ere, jaialdia hasi aurrretik leihatilan ere erosteko aukera egongo da. Harmailetakoak 12 euroan jarriko dituzte salgai, aulkietakoak 15 euroan eta lehen lerrokoak 20 euroan. Gainera, sarrera baikotzetik 50 zentimo Arrain Azokako Elkartasun Karpara bideratuko dituzte.
Hemezortzi boxealari igoko dira ring-era, horien artean hiru bermeotar: Dominguez aita-semeak eta Alex Parte.
Lehen borrokaldia Hamer Benghuzzi (Bilbo Boxing) eta Mehdi Kacen (CD Anoeta) boxealarien artekoa izango da, senior kategorian, pisu erdian (75kg). Jarraian, Iker Fernandez egungo Espainiako junior txapelduna Sabe Majouti Burgosko C. Saltando Charcos taldeko boxealariaren kontra borrokatuko da (Junior kategoria, pisu arina 64kg).
Hirugarren borrokaldia emakumeena izango da. Alazne Fenoy (Gasteiz B.C.-Vitoria) eta Jessica Brunet (Bilbo Boxing) ariko dira nor baino nor gehiago, senior kategoriako luma pisuan (57kg).
4. eta 5. borrokaldiak
Laugarren borrokaldian Andoni Dominguez semea erakustaldia emateko gogoz igoko da ring-era, Jesus Guerraren kontra borrokatzeko. Horiena junior kategoriako borrokaldia izango da, pisu arinean (64kg).
Atzetik, Alex Parte bermeotarraren eta Ivan Vigoren arteko lehiaz (Pisu erdia, 73kg, pisu ertaina) gozatuko dute zaleek.
Gaueko seigarren borrokaldia Kevin Baldospino eta Mateo errioxarren artekoa izango da, senior kategoriako pisu arinean (62kg). Ostean, Jon Nuñez eta Andres Abrego borrokatuko dira, 62kg-ko pisu arinean, senior kategorian. Azken aurreko borrokaldian, berriz, Danel Abando bilbotarrak eta Sebastian Libreros donostiarrak emango dute erakustaldia (Luma pisua, 56 kg, senior kategorian).
Azken borrokaldian, Andoni Dominguez aita Yefri Peraltaren kontra borrokatuko da, pisu erdian (75 kg), senior kategorian.
Aita-semeak, gogotsu
Andoni Dominguez aitak lau urte daramatza borrokaldietan lehiatzen orain dela bost urte hasi zen entrenatzen.
Bizkaiko txapeldun izatea da haren helburua, hirutan zilarrezko dominagaz bueltatu baita etxera. «Boxeoagaz balore berriak ezagutu ditut; ez da bakarrik ondo egotea eta teknika ikastea, beste kontzeptu batzuk barneratzeko balio du: kideekiko zein aurkariekiko errespetua, diziplinak duen garrantzia…»
Semea, berriz, aurtengo boxeo amateurreko Euskadiko txapelduna da, junior kategorian, welter pisuan.
Udan A Coruñan (Galiza) lehiatuko du Espainiako titulua, eta ilusioz beterik ari da hitzordu horretarako entrenatzen. Aurreko hilabetean, esaterako, Bartzelonan eta Tarragonan (Herrialde Katalanak) entrenatzeko aukera eduki zuen.