Udalak kalatxorien populazioa kontrolatzeko kanpaina hasiko du
Azken bi urteetan egin moduan, aurten ere, Kalatxorien populazioa kontrolatzeko kanpaina jarriko du martxan Lekeitioko Udalak. Apirilean hastea dute asmoa, azaldu dutenez, «sasoi horretan jartzen baitituzte arrautzak kalatxoriek».Kanpainaren bitartez...
Kanpainaren bitartez hegazti horien populazio handia kontrolpean mantentzea bilatzen dute, eta lan hori aurrera eramateko, herritarren laguntza eskatu dute. «Herritarren laguntza ezinbestekoa da kalatxoriak lokalizatzeko», azpimarratu dute. Beraz, etxeko edo auzoko teilatuetan habiak dauden susmoa dutenei udaletxean haien berri emateko eskatu die Lekeitioko Udalak. Jakinarazpena udaletxera joanda edota udala@lekeitio.eus posta elektronikora mezu bat idatzita egin daiteke.
Kalatxoriek bi bider jartzen dituzte arrautzak, eta bi bider kendu behar izaten dizkiete kontrolpean edukitzeko; batzuetan hiru bider ere bai.