Nekazarien sena berpizten
Gernika-Lumoko Udalak jarri dituen ortu ekologikoetan adin eta egoera askoko herritarrak aritu dira lanean. Askok lehenengo uzta landu duteGernika-Lumon, hainbat herritarrek hartu dute parte udalak egokitu dituen ortu ekologikoetan. Askok ez dute inoiz...
Gernika-Lumoko Udalak jarri dituen ortu ekologikoetan adin eta egoera askoko herritarrak aritu dira lanean. Askok lehenengo uzta landu dute
Gernika-Lumon, hainbat herritarrek hartu dute parte udalak egokitu dituen ortu ekologikoetan. Askok ez dute inoiz ortu bat ikutu, beste asko guraso edo aitona-amonek izandako baratzeetan ibilitakoak dira, baina denek dute ezaugarri bat komunean: ikasteko gogo handia dau- kate.Ortuak Beko Ibarra gune industrialaren atzealdean daude, Gernikako saihesbidearen beste aldean. Hainbat herritarrek aspalditik dituzte beren lur sail txikiak Oka ibaiaren ertzean, eta haiekin batera, udalak 140 ortu egokitu ditu, herritarrek erabil ditzaten.
Ortu ekologiko horiek sortzeko ekimena aurreko agintaldian sortu zen, Piperra eta Gatza izenpean. «Prozesu parte hartzaile horren bidez, gure kontsumo ohiturak hobetzea eta jasangarritasunaren helburuagaz nekazaritza ekologikoa bultzatzea da asmoa», azaldu du Maria Uribe Gernika-Lumoko Inguru zinegotziak.
Izena emateko, hiribilduan erroldatuta egotea, lurrik ez edukitzea, eskoletara joatea eta udalagaz zorrik ez izatea dira gutxiengoak. Udalak 60 eta 70 metro karratu bitarteko lurzoruekin eta haiek lantzeko beharrezkoa den tresneriagaz hornitu ditu nekazari berriak. Eskatzen zaien baldintza bakarra, nekazaritza ekologikoa egitea da. «Dena da ekologikoa, ez dugu erabiltzen kimikorik, ez pestizidarik, ez ongarri kimikorik, ez eta plastikorik ere», nabarmendu du Koldo Sanchez begiraleak.
Lur 2000 enpresako teknikaria da Sanchez, eta urte batzuk daramatza antzeko proiektuetan lan egiten, Derio, Iurreta edota Berrizen. «Jendea gogotsu dator, eta guk laguntza ematen diegu, ortuak nola funtzionatzen duten ikas dezaten, beti modu ekologikoan».
Momentuz partzelak soberan egon arren, proiektu hori ziklikoa izateko dagoela pentsatuta dio: «Edukieraren arabera sartzen eta irteten da jendea, eta hori berrizten doa urtero».
Nekazari berriak
Eguzkiak indarra galdu ahala, geroz eta herritar gehiago doaz ortuetatara. Denetarik dagoela dio Sanchezek: langabetuak, familia osoak, jende adinduna, gazteak… Lan egiteko grina erakusten dute denek, baina ideia gutxi, beraz, lan handia dauka Sanchezek denen zalantzak argitzen. Lehen kipula, patatak eta letxugak jarri dituzte jada. San Isidro ondoren, tomateak, berenjenak eta kalabazak ere hasi dira jartzen. Baina denetarik dago; batzuek loreak jartzeko erabiliko dutela diote, eta gehienak esperimentuetan ibiliko dira, «ea zer irteten den!».
Mari Jose Escribano bere ortuan zebilen, tipulak landatzeko atxurragaz zuloak egiten. «Betidanik izan dut asmoa horrelako ortu bat izateko, nahiz eta idearik ez euki», azaldu du. Euskara ikasten dabilela ere badio, eta bertan lan egiteak jende berria ezagutzeko eta euskara praktikatzeko aukera eman diola gaineratu du.
Izan ere, denek diote bertan lan egiteak ardura berdintsuak dituen jendea ezagutzeko aukera paregabea ematen diela.
Ionel Drumeak ere bertako pertsonekin harremanetan jartzeko oso modu ona dela azaldu du. Gogoz zulatzen du lurra, kipula, letxuga eta beste barazkien ondoan. Aukera hirukoitz bezala ikusten duela dio: «Alde batetik, jateko zerbait lortzen dut, osasunerako oso ona da, eta langabezian gaudenoi ere asko laguntzen digu, depresioa saihesteko».
Kipulak, marrubiak, pepinoak, kalabaza eta letxugak landatu dituenik ere badago ortuan lanean. Tomateak eta patatak jartzeko itxaroten dabil, gainera, oraindik momentu aproposa heldu behar da eta. Bere lehen aldia du: «Ideia interesgarria iruditu zitzaidan, gainera, ekologikoa izateak gehiago erakarri ninduen. Ekologikoa izatean tomateak gozoagoak izango dira, aitona-amonek jartzen zituzten modukoak», dio.
Ekimen horrek hainbat pertsonengan piztu du berriz ere aitzurra hartzeko eta lurraren fruituak lantzeko grina, arbasoek lurra lantzen zuten modura lan- tzeko sena hor ezkutuan egon dela adieraziz.