Gaurtik domekara bitartean, Bermeoko portuan izango da Mater itsasontzi-museoa;
Kofradia Zaharraren aurrean egongo da, hain zuzen ere.
Mater Museoa Bermeoko portuan, iaz
Bigarren urtez jarraian,
Hondakinen arrantza kanpaina sustatzen ari da Mater Museoa, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren babesarekin eta Azti Tecnalia, Greenpeace eta Surfrider Foundation erakundeen laguntzagaz. Kanpainaren helburua, “herritarrak itsas-zaborrarekin dugun arazoaz kontzientziatzea da”, azaldu dute. Horretarako, itsasertzetik hurbil
zaborra arrantzatzeko esperimentu bat egiten dute, eta portuan bertan
sentsibilzazio tailerrak egiten dituzte.
Kanpainaren aurkezpenean azaldu dutenez, “Bizkaiko golkoan, 50 milioi tona hondakin daude gainaldearen eta 200 metroko sakoneraren artean. Ikerketek diote itsasoko elikadura-katea kutsastuta dagoela zaborretik datorren plastikozko substantziekin, eta kontuan hartzekoa da gizakientzat elikadura-kate hori ezinbestekoa dela”.
Mater Museoa gaur iritsiko da Bermeora; Bilbotik dator, bertan hasi baitute aurtengo kanpaina. Ondoren, Getaria eta Pasaiako portuetara joango da.
Bermeoko egitaraua hurrengoa izango da:
Gaur:
16:00etan. Itsasora irteera, hondakinen arrantzara.
Bihar:
11:00-14:00. Tailerrak eta bisitak itsasontzian.
16:00-19:00. Tailerrak eta bisitak itsasontzian.
Barikuan:
11:00-14:00. Bisita gidatuak.
16:00-19:00. Bisita gidatuak.
Zapatuan:
11:00-14:00. Bisita gidatuak.
17:00-20:00. Bisita gidatuak.
Domekan:
11:00-14:00. Bisita gidatuak.