Alberto Aurrekoetxea
Frai Albertori emango diote barikuan,
XX. Hegaluze Saria. Epaimahaiaren araberaa, “
Bermeoren alde eta bereziki
arrantzaleen alde egindako lanagatik” jasoko du saria.
Alberto Aurrekoetxea
Asko dira Aurrekoetxeak arrantzaleen alde egindako lanak. Lehendabizi,
frantziskotar modura, 1957tik 1964ra,
Dakarreko zortzi kanpainetan mediku misiolari modura ibili zen lanean.
600 arrantzaleren bizitzaz arduratu zen, gehienak bermeotarrak, eta arrantzale batzuen bizitzak ere salbatu zituen. Kanpaina horietan, gainera,
mekaniko eta elektrikari modura ere lan garrantzitsua egin zuen, beti,
bokazioz. Dakarren egindako lana eskertzeko, Itsas Institutu Sozialak domina bat eman zion 1962. urtean.
Afrikatik itzuli ostean,
abade izateari utzi zion, eta ibilgailuen eta itsasontzien mekaniko modura lan egin zuen erretiroa hartu arte. Urte horietan Aurrekoetxeak funtsezko papera izan zuen Bermeoko flotaren garapenean, itsasontziko mekaniko moduan.
Irailaren 29an, 90 urte beteko ditu
Frai Albertok. Barikuan, 12:30ean, Nestor Basterretxea aretoan egingo den ekitaldian jasoko du XX. Hegaluze Saria