Bermeoko Udalak Ecovidrio enpresagaz batera,
beirazko botilak batzeko kanpaina berezi bat jarriko du martxan asteburuan, Arrain Azokaren baitan.
Iaz egin zuten
lehenengoz aipatu kanpaina, eta azoka inguruko tabernetako beirazko botilak aparteko zerbitzu baten bitartez batzean datza. Azaldu dutenez,
43 tabernek parte hartuko dute kanpainan.
beira birziklatzen
Horrez gain,
aurten, lehenengoz,
kartoia batzeko kanpaina berezia ere jarriko dute martxan; azaldu dutenez, azokaren egunetan, “paper eta kartoi asko biltzen baita azokaren gunean”.
Iaz, 41 tabernek parte hartu zuten beira batzeko kanpaina berezian, eta
ostalariak “pozik” egon zirela azaldu du Irune Ormaetxea Ingurumen, Merkataritza eta Turismo zinegotziak. Kanpainarako, arrantzale baten irudiagaz apaindu zituzten 10 edukiontzi, eta
hiru egunetan 28.700 kilo beira batu ziren, 15.000 kilo batzea aurreikusten zenean.
Kanpaina horren bitartez, Bermeoko Udalak, Arrain Azoka egunetan “botilen birziklapena gehitu gura du”. Hala, laguntza ematen die ostalariei; “izan ere, egun horietan jendetza batzen da eta tabernariak gainezka egoten dira beirazko botilak kaleko edukiontzietara eroateko”. Iaz egin bezala,
Lamera, Portuzarra eta Askatasun Bidea kaleko taberna guztietan gurpildun kubo bat utziko da botilak bertan uzteko. Aurten, gainera,
Alde Zaharreko zenbait taberna ere batu dira kanpainara.
Azoka bitartean,
hiru langile ibiliko dira kuboak batzen. Horiek edukiontzietan hustuko dituzte, eta bueltan eramango dituzte tabernetara. Kanpainan parte hartzen duten ostalariek Kukuxumusuren hiru kamiseta jasoko dituzte, “ingurumenarekin agertzen duten konpromisoa eskertzeko”.
Papera eta kartoia batzeko zerbitzuari dagokionez,
jatetxe karparen atzeko aldean egokituko dute horretarako espazio bat. Arrain Azokako erakustokietako arduradunek bertan utzi ahalko dute papera eta kartoia, betiere,
tolestuta. Hiru egunetan, eguerdi aldera, kamioi batek jasoko du gune horretan pilatutako paper eta kartoia.