Samaniegora irteera egingo du Goi Zalek
Maiatzaren 28an joango da Goi Zale mendi taldea Samaniegora, eta Toloño mendilerroan kokatzen den San Leon mendia igoko dute. Ostean, Laguardiako La Muralla jatetxean bazkalduko dute. Mendi irteera 3 ordu ingurukoa izango da; hala ere, irteera egin gabe bazkaltzen joateko aukera ere izango du gura duenak.
Irteeran parte hartu gura duenak izena eman beharko du Goi Zaleren lokalean. Martitzen eta eguenetan izaten da bulegoa zabalik, 20:00etatik 21:30era. Bazkideek 35 euro ordindu beharko dituzte, eta bazkide ez direnek 38 euro.
Maiatzaren 28an 08:00etan aterako dira, Gernika-Lumoko autobus geltokitik. Bueltarako, ordea, autobusa 22:00etan aterako da Gernikarantza. Plazak mugatuak direla jakinarazi du Goi Zalek, eta izena emateko azken eguna maiatzaren 24a izango dela.