Markel Goikoetxea bermeotar gaztea Cannesen dago; hain zuzen ere,
Aitxitxe film laburra erakutsiko du Cannesko zinama jaialdiko Short Film Corner atalean.
Markel Goikoetxea
Los Angelesen (AEB) amaitu zituen zinema ikasketak joan den urteko irailean Goikoetxeak, eta
Aitxitxe ikasketa horiek burutzeko tesia da.
15 minutuko lana da bermeotarrarena, “errealismo magikoa, euskal mitologia eta beste gauza asko” dituena. Joan den urteko abenduan aurkeztu zuen lana Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan. Orduan elkarrizketatu zuen HITZA egunkariak;
hemen irakur daiteke hari egindako elkarrizketa.