Kaiku eta San Juan, Ondarroa eta Mutrikuko estropadetan onenak
Bizkaiko eta Gipuzkoako trainerillen estropadak jokatu dira; Ondarroan ligaxkako 5. eta 6. jardunaldiak lehiatu dituzte zapatu-domekan, eta Mutrikun, aldiz, 5.a domekan.Zapatuan, Deustuko mutilek lortu zuen garaipena gazte mailan, 16:14:85 denboragaz. ...
Zapatuan, Deustuko mutilek lortu zuen garaipena gazte mailan, 16:14:85 denboragaz. Gizonezkoen nagusi mailan, Kaiku izan zen azkarrena (14:49:50). Ondarroako trainerilla lehen hiruren artean egon zen.
Seigarren jardunaldian, berriz, mutilen gazte mailan, Kaiku izan zen onena; 16:11:91 denbora egin zuen. Gizonezkoen senior mailan ere, Kaiku izan zen irabazlea (14:38:82). Bermeok ere denbora ona egin zuen; bigarrena izan zen.
Gipuzkoako ligan, Getaria A izan zen nagusi, gizonezkon gazte mailan. Emakumezko absolutu mailan eta gizonezko senior mailan, San Juan izan zen irabazlea.