Apirilean Gernika-Lumon egin ondoren, Bermeora iritsi da asteon, Busturialdeko Askapenak antolatuta, Palestinar herriagaz elkartasuna adierazteko astea.
Barikura bitartean, Palestinako gatazkari buruzko
argazki erakusketa dago ikusgai, Goiko Plazako
Kabidxe gune sozialan;
18:00etatik 21:00etara bisitatzeko aukera dago.
Erakusketa, Kabidxen. Argazkia: Askapena
Bestalde,
bihar, 18:00etan, Los Olvidados (50 min) erreportajea eskainiko dute
Kabidxen. Jerusalem eta Palestinako nondik norakoak azaltzen dituen erreportajea da, hain zuzen ere. Palestinarren zein erlijio desberdinetako jarraitzaileen ikuspuntuak agertzen dira.
Arrain Azokaren baitan, bestalde, asteburuan
Askapenako materiala salgai izango dute, Lameran.
Zapatuan, berriz,
Palestinako gastronomia dastatzeko aukera emango dute goizean. Lameran egitekoak baziren ere, azken orduko aldaketa batzuk direla eta,
Taraskan egingo dutela azaldu dute antolatzaileek.
Salaketa ekimena. Argazkia: Askapena
NAKBA eguna
Domekan, NAKBA eguna izan zen; ofizialki Israel estatua sortu zen eguna da. «68 urte pasa dira palestinarrek euren lurraldean zapalkuntza ezagutzen hasi zirenetik», diote.
Hala, beste behin ere, Askapenak
salaketa-ekimena egin du. Busturialdeko
13 supermerkatutan ikus daitezke
Israeli boikota bideratzeko
zenbait marka. Horretarako, informazio orriak jarri dituzte.