David Guapo umorista Bermeoko Kafe Antzokira dator bihar
David Guapo umoristak geldialdia egingo du bihar, Bermeoko Kafe Antzokian. Hain zuzen, bere azken lana aurkeztuko du Bermeoko ikusleen aurrean: QuenonosfrunjanlafisestaII.El Club de la Comedia saioan parte hartu izan du Guapok, eta hainbat areto bete d...
El Club de la Comedia saioan parte hartu izan du Guapok, eta hainbat areto bete dituen bere azken bakarrizketagaz gozatzeko aukera izango dute bermeotarrek bihar gauean.
22:00etan hasiko da saioa, baina ateak ordu erdi lehenago zabalduko dituztela jakinarazi du Bermeoko Kafe Antzokiak; 21:30ean. Sarrerak aldez aurretik eros daitezke, 14 euroan; leihatilan erosiz gero, sarrera bakoitza 16 euro ordaindu beharko da.