Urtero moduan, hainbat gauza ikusi, ikasi, dastatu eta gozatzeko aukera egongo da Bermeoko Arrain Azokan, datorren asteko barikuan hasi eta domekara bitartean.
Ireki zazu bizitasuna, jan zazu osasuna lemapean jendetza batuko da beste behin. “Kontserbak jatea osasungarria dela transmititu gura dugu, eta bizitasuna edota alaitasuna ematen digula. Baina batez ere osasuntsua dela, eta bultzatu behar dugula”, azaldu du Irune Ormaetxea Merkataritza, Garapen eta Turismo zinegotziak.
Barikuan,
13:00etan izango da azokaren
aurkezpen ofiziala, eta aurretik,
12:30ean Hegaluze saria emango dute.
Aurtengo Arrain Azokak
bi berrikuntza nagusi dakartza.
Elkartasun karpa batetik, eta
Log gunea, bestetik.
Elkartasun karpan
udalerriko bederatzi eragileren laguntza izango dute. Atunaren pintxoak salduta lortzen duten dirua garapenean arazoak dituzten 6 eta 12 urte bitarteko umeen estimulazioa bermatzeko proiektura bideratuko dute.
“
Log Gunean, lehena, oraina eta geroaren arteko fusio bat lortu gura dugu. Danok dakigu izan garenetik garela eta garena izango garela”, zehaztu du Idurre Bideguren Bermeoko alkateak. Gune horretan askotariko tailer eta aurkezpenak egingo dituzte.
Turismo zinegotziak azaldu duenez, Log Gunean
itsas eta arrantza munduaren inguruko
haibat ekimen aurkeztuko dira, ikuspuntu desberdinetatik: gastronomikotik, kulturaletik… Itsasoko delicatessen
show cooking-a egongo da. Kontserbekin egindako pintxoak eta sashimi kalitatezko atuna dastatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Halaber, AZTI-ko kideek arrainaren historia azalduko dute kata batekin. Gainera, barikuan, Añanako Gatz Harnanaren eta Arrolan olio enpresaren aurkezpenak egingo dituzte.
Era berean ekintzailetza bultzatzen duen proiektua dela azpimarratu du, proiektu berritzaileak ikusteko aukera egongo baita bertan.
“Hasi ginenean
azoka aitzindaria izan zen, eta
apurka-apurka sendotasuna irabazten joan da”, nabarmendu du Bidegurenek.
Gaur egun arrantza kulturaren erakusleiho garrantzitsuenetarikoa dela gogora ekarri du. Eta besteak beste, esan du herriko kontserba enpresei esker lortu dutela azoka arrakastatsua izatea. “Arrantzari loturiko tradizio handiko herria da, eta herritarren talde desberdinen inplikazioari esker ere lortu dugu azoka sendotzea”.
21 erakusmahai egongo dira Lameran. Tartean, 17 salmahaitan herriko kontserba produktu desberdinak aurkituko dituzte azokara bertaratzen direnek.
Goizean egin dute azokaren egitaraua azaltzeko agerraldia Bermeoko Arrantzaleen Museoan. Bertan izan dira Idurre Bideguren Bermeoko alkatea, Irune Ormaetxea Merkataritza, Garapen eta Turismo zinegotzia, Bego Gangoiti Turismo bulegoko arduraduna, Aingeru Astui Kultura zinegotzia eta Arrantzaleen museoko zuzendaria, eta Julen Ensunza El Correo-ko kostaldeko arduraduna.
Zelan ez gune didaktikoa ere ez da faltako. 5 urtetik gorako umeek arrantzaren eta itsasoko kultura bertatik bertara ezagutzeko.
Gainera, iaz arrakasta izan zuen kristalezko botilak atez ate biltzeko kanpaina ere egingo dute. Ingurumena zaintzea eguneroko ardura dela gogora ekarri du Bidegurenek.
Bestalde, barikua aurretik Arrantzaleen museoan bi hitzaldi egongo dira. Eguaztenean,
Ondarroa 12 milia plataformako Leo Belaustegik
Euskal Herriko arrantza. Etorkizuna lantzen berbaldia eskainiko du. Eguenean, berriz, Robert Ugalde bermeotarrak bere liburua aurkeztuko du:
Gestion integral de riesgos para el sector atunero.
Datorren astean, barikuan,
Arrain Azokaren gehigarri berezia kaleratuko du HITZA-k. Bertan azokaren inguruko informazio osoa topatuko du irakurleak.