650 parte hartzaile inguru batuko dira Morga Trailean, domekan
Domekan jokatuko dute Morga Trail-a. 600 dortsaletako muga ipini zuten antolatzaileek, eta kopurua bete da dagoeneko. «Horretaz aparte 50 zenbaki gordetzen ditugu konpromisoentzat edota laguntzaileentzat, beraz, gutxi gorabehera 650 lagunek parte hart...
Bizkaia Kopa Trail txapelketaren hirugarren etapa izango da Morgakoa.
Trailaz gain, bizikleta martxa (MTB martxa), eta txakur krosa lehiatuko dituzte. Eta txapelketatik kanpo, mendi martxa egiteko aukera egongo da Morgan.
Ibilbide luzea eta laburra egongo dira, eta modalitate guztietako parte hartzaileak bata zein bestea egin ahalko dute. Ibilbide luzeena 21 kilometrokoa da, eta lau anoa postu egongo dira. Laburrak, berriz, 10 kilometro inguru ditu, eta bi anoa postu izango ditu.
Mendi martxa luzea egitera doazenak izango dira goiztiarrenak. Horiek 09:00etan dute irteera ordua. Ordu erdi beranduago igoko dira bizikletetara MTB martxako partaideak.
Gero, 09:40ean ekingo diote probari txakur kroseko parte hartzaileek. 09:55ean hasiko dira, berriz, ibilbide luzeeneko traila egitera doazenak.
10:10ean irtengo dira trail laburreko partaideak, eta bost minutu beranduago abiatuko dira mendi martxa laburrekoak.
Bizkaia Kopa Trail txapelketa zortzi etapak osatzen dute trail eta MTB modalitateetan. Txakur krosean, ostera, sei etapa daude.