Preso gaixo larrien egoera mintzagai izango da zapatuan, Lekeition
Berbaldia 12:00etan izango da, plazan. Besteak beste, ekintzagaz, kontzientziazioa landu nahi dute. Aurrera begira ere ekintza gehiago egingo dituzteEspetxeak pertsona gaixoengan duen eragina, Hiesagaz espetxean bizitzeak dakarrena eta presoen gertukoe...
Berbaldia 12:00etan izango da, plazan. Besteak beste, ekintzagaz, kontzientziazioa landu nahi dute. Aurrera begira ere ekintza gehiago egingo dituzte
Espetxeak pertsona gaixoengan duen eragina, Hiesagaz espetxean bizitzeak dakarrena eta presoen gertukoek hori nola bizi duten ezagutara emateko berbaldia egongo da zapatuan, 12:00etan, plazan. Herritarrei ekintza horretan eta preso gaixo larriak etxeratzeko dinamikaren baitan antolatzen diren beste ekintzetan parte hartzeko deia egin diete.Berbaldian Josu Unanue (Hiesaren aurkako aktibista), Angelita Burgoa (Ibon Iparragirre presoaren ama), Jose Mari Basterretxea (neurologoa) eta Esti Gorostiagak (medikua) parte hartuko dute. Saioa Natxi Aranburuk gidatuko du.
Ekintza horiekin, kontzientziazio lana egin nahi dute lekeitiarrek. «Oraindik lan handia dago egiteko».
Gaixorik dauden presoen eskubideen defentsan diharduten lekeitiarren esanetan, Espainia eta Frantziako estatuek legedia beteko balute, preso horiek kalean egongo lirateke.