HITZA diruz lagunduko du udalak
Euskararen normalizazio prozesuan pauso bat gehiago eman, eta HITZA proiektua diruz laguntzea adostu du Ziortza-Bolibarko Udalak. Biztanleko 3 euroko diru laguntza eman, eta auzoetako herritarrek HITZA eskuratzeko hutsik zeuden buzoiak erabiltzea onart...
Euskararen normalizazio prozesuan pauso bat gehiago eman, eta HITZA proiektua diruz laguntzea adostu du Ziortza-Bolibarko Udalak. Biztanleko 3 euroko diru laguntza eman, eta auzoetako herritarrek HITZA eskuratzeko hutsik zeuden buzoiak erabiltzea onartu du. Gainera, udalari esker, orain harpidetza egiten dutenek 10 euro ordaindu beharko dituzte urteko harpidetzagatik (urteko kuota 75 eurokoa da).