Astoa eta gazteen arteko norgehiagoka egingo dute igandean Mendatan
Igande honetan da San Isidro eguna, eta inguruko zenbait herritan santuaren omenezko meza egiteaz gain,
hainbat ekintza antolatu dituzte asteburua animatzeko.
Mendata eta Murueta dira programarik osatuena duten herriak.
Muruetan barikutik hasiko dira jaia ospatzen, eskola arteko
sokatira txapelketarekin. Zapatuan berriz, arratsaldeko 17:00etan Herri Bikingoen etorrera egingo dute, txitxiburduntzi euskal-bikingoa eta guzti.
Enrike Arzubiagaren eskultura lanen erakusketa ere egongo da, Udalbarri aretoan. Domekan berriz, santuaren omenezko meza egongo da lehenik, eta ondoren kofradien harrera eta
Herri Kirolak egingo dituzte, hainbat modalitatetan.
Ajangizen ere barikuan hasiko ekintzak, umeentzako jolasekin. Zapatuan berriz, Artzube dantza taldekoek erakustaldia egingo dute. Ostean Txakolin eguna egingo dute, bazkari eta guzti, eta arratsaldean musika egongo da herriko plazan.
Ibarrangelun ere osptuko dute San Isidro eguna
Mendatan berriz, zapatuan hasiko dira San Isidro jaiak,
Emakumeen Elkarteak antolatutako bazkariarekin. Artape jatetxean egingo dute 14:30etan. Arratsaldean berriz,
Errautsetatik Erne antzezlana egingo dute, Onintze Enbeitaren zuzendaritzapean. Antzezlanak 1610. urtean Logroñon epaitutako Zugarramurdiko hainbat emakumeri gertatutakoa kontatuko du. Domekan berriz, santuaren omenezko meza, pintxoen eta txakolinaren dastaketa eta 13:00etan Herri Kirolen erakusketa eta ‘Lindo astoaren eta herriko gazteen arteko norgehiagoka egingo dute probalekuan.
Igandean santuaren omenezko meza nagusia egingo dute herri guztietan. Mendexako azoka ez egitea erabaki dute, Lekeition Dantzari egun dela eta.
Foruan hamaiketakoa egingo dute mezaren ostean eta Olatz auzoan berriz, zezen txikiak egongo dira arratsaldean. Natxituan berriz, mezaren ostean bazkaria egingo dute Ermintxo jatetxean. Hurrengo zapatuan berriz,
XXII: San Isidro Txirrindulari Lasterketa egingo dute Natxituen ere bai.
EGITARAUA:
AJANGIZ
Maiatzak 13an, barikua
-18:30etan umeen jolasak, herriko plazan
Maiatzak 14ean, zapatua
-13:00etan Artzube dantza taldearen erakustaldia.
-Ondoren, Txakolin Eguna.
-15:00 herri bazkaria.
-18:00etan musika herriko plazan.
FORUA
Maiatzak 15, domeka
– 12:30etan eguerdiko meza.
– Ostean, hamaiketakoa.
IBARRANGELUA
Maiatzak 15, domeka
-11:00etan, santuaren omenezko meza nagusia.
-Ostean, Hamaiketako eta trikitilariak.
MENDATA
Maiatzaren 14ean, zapatua
-14:30ean Mendatako Emakume Elkartearen bazkaria, Artape Jatetxean.
-19:30ean Antzerkia:
Errautsetatik Erne. Mikel Deuna elizan.
Maiatzaren 15a, domeka
-12:00etan, santuaren omenezko meza nagusia.
-Ostean, hamaiketakoa, frontoian.
-13:00etan, herri-kirolen erakustaldia eta ‘Lindo’ astoa eta gazteen arteko norgehiagoka.
MENDEXA
Maiatzaren 15ean, domeka
-Santuaren omenezko meza nagusia.
-Ostean, jubilatuentzako hamaiketakoa, Kuku Habixa eta Goi-Alde elkarteek eskutik.
MURUETA
Maiatzaren 13an, barikua
-18:00etan eskola arteko sokatira txapelketa.
-Ostean, saskiratze eta futbito txapelketa.
Maiatzaren 14ean, zapatua
-17:00etan, Herri Bikingoen etorrera Muruetara.
-Ostean, txitxiburduntzi euskal-bikingoa.-21:30etan, Enrike Arzuiagaren eskultura lanen erakusketa, Udalbarri aretoan.
Maiatzaren 15ean, domeka
-11:15ean santuaren omenezko meza nagusia.
-12:00etan kofradien harrera eta hamaiketakoa.
-13:00etan Herri Kirolak andra eta gizonezkoetan.
MUTRIKU, OLATZ AUZOA
Maiatzaren 15ean, domeka:
-12:30ean santuaren omenezko meza nagusia, auzoko ermitan.
-Arratsaldean zezen txikiak, ermita alboko zelaian
NATXITUA
Maiatzaren 15ean, domeka.
-Meza ondoren hamaiketakoa.
-14:45ean bazkaria Ermintxon (izena ematea 32 euro).
Maiatzaren 21a, zapatua:
-10:00etan XXII: Txirrindulari Lasterketa.