Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kide berria da Leartiker
Astelehenean izan zuten izendapenaren berri, berregituratu duten sare berriaren aurkezpenean. Sare horretako kide izatearen garrantzia azpimarratu du Leartikerreko zuzendariakMarkina-Xemeingo Leartiker zentro teknologikoa Zientzia, Teknologia eta Berri...
Astelehenean izan zuten izendapenaren berri, berregituratu duten sare berriaren aurkezpenean. Sare horretako kide izatearen garrantzia azpimarratu du Leartikerreko zuzendariak
Markina-Xemeingo Leartiker zentro teknologikoa Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) kide bihurtu da, Euskadiko I+G+Bko zentro garrantzitsuenak biltzen dituen sareko kide, hain zuzen ere. Besteak beste, Ikerketa Kooperatiboko Zentroak (CIC), Oinarrizko eta Bikaintasunezko Ikerketa Zentroak, enpresetako eta unibertsitateetako I+G unitateak, Zentro Teknologikoak eta Osasuneko Ikerketa Institutuak daude bere baitan.Astelehenean egin zuten Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sare berriaren aurkezpena jende aurrean. Berregituraketa horren ostean, Sare berriak 120 agente biltzen ditu, eta euren artean aurkitzen da Leartiker Zentro Teknologikoa.
Izendapena bere 20. urteurrenaren ospakizunagaz batera heldu zaio Leartikerri. Jatorrian, Lea Artibai Ikastetxeko hezkuntza planaren euskarri bat bezala jaio bazen ere, azken bi hamarkadetan, erabat gaitutako ikertzaile-talde propioa duen eta bezeroari zerbitzu integrala eskaintzen dion errenferentziazko Zentro Teknologikoa bihurtu da Polimeroen eta Elikagaien Teknologian.
Amaia Egia Leartiker Kooperatiba Elkarteko zuzendaria aurkezpenean egon zen, eta Euskadiko I+G+B agente garrantzitsuenekin batera, Sare horretako kide izatearen garrantzia azpimarratu zuen. Bere hitzetan, Leartikerren azkenengo urteetako bilakaera ikaragarria izan da. «Inguruaren garapenean laguntzeko Lea Artibai Ikastetxeko zereginetik abiatutako zerbitzu bat izatetik, beharrizanetara egokitzen joan da Leartiker, enpresen hurbileko Zentro Teknologiko bat izatera ailegatu arte. Bere helburua, garatutako ezagutzak etengabe transferitzea da, enpresak berritu eta dibertsifikatzeko aukera izan dezaten».