Jose Sagarnaren ilobari deklarazioa hartu nahi dio Maria Servini epaileak
Erregua bidali du Gernika-Lumoko epaitegira, Jorge Sagarnaren lekukotza jaso dezan. Epaile argentinarrak guztira bost pertsonaren lekukotzak batzeko asmoa daukaJose Sagarna apaizaren iloba Jorge Sagarnaren lekukotza jaso nahi du Maria Servini epaile ar...
Erregua bidali du Gernika-Lumoko epaitegira, Jorge Sagarnaren lekukotza jaso dezan. Epaile argentinarrak guztira bost pertsonaren lekukotzak batzeko asmoa dauka
Jose Sagarna apaizaren iloba Jorge Sagarnaren lekukotza jaso nahi du Maria Servini epaile argentinarrak. Horretarako, Frankismoaren krimenen aurkako kereila zuzentzen duen epaileak erregua bidali du Gernika-Lumoko epaitegira, Jorge Sagarnari deklarazioa har diezaion.Jose Sagarna 1936eko urriaren 20an fusilatu zuten, Markina-Xemeingo Amallo auzoan, 24 urte zituela. Epaiketarik egin gabe fusilatu zuten, eta Amallon bertan lurperatu zuten.
Sagarnarena bakarrik ez, beste lau lagunen lekukotza ere jaso nahi du Servinik. Horretarako, erreguak bidali ditu, baita, Barakaldoko, Bilboko eta Eibarko epaitegietara ere.
Luis Moreno, Manuel Sagastibeltza, Luis Ortiz Alfau, Jorge Perez eta Jorge Sagarna dira Argentinako epaileak dituen bost lekuko berriak. Josu Ibargutxi Frankismoaren Krimenen Aurkako Kereilaren Aurkako Euskal Plataformako kideak azaldu du kereilari batzuek zailtasunak izango lituzketela Argentinara bidaiatzeko, Servinigaz aurrez aurre egoteko. Izan ere, Luis Morenok 98 urte beteko ditu aurten; Manuel Sagastibeltzak, 99; eta Luis Ortiz Alfauk, 100.
Hirurak 36ko gerran borrokatu ziren gudariak dira; hirurak frankismoaren esklabo izan ziren atxilo hartu zituztenean.
Servini epailea Gernika-Lumoko epaitegian izan zen 2014ko maiatzean. Hain zuzen ere, Busturiko Julen eta Elisa Calzada neba-arrebei deklarazioa hartzera etorri zen argentinarra. 1937. urtean Busturian fusilatu zuten haien aita, Doroteo Calzada.