Iskander Rodriguezek botako du Arratzuko jaietako txupina ander zarraga
Asteburuan ospatuko dituzte Arratzuko jaiak, eta barikuan, Iskander Rodriguez musherra izango da hasierako txupina bota eta pregoia irakurtzeaz arduratuko dena.Horren ostean, buruhandiekin kalejira egingo da, eta Xabi eta Joseba trikitilarien doinuekin...
Horren ostean, buruhandiekin kalejira egingo da, eta Xabi eta Joseba trikitilarien doinuekin sartenekoa. Barikuko egitaraua Galder Perez eta Ane Zabalaren monologoek itxiko dute, 22:00etan.
Zapatuan, 12:30ean, Arratzuko Piratak herri kirol taldeak desafioa egingo du. Herri bazkaria eta ondorengo Mus eta Briska txapelketak egongo dira gero. Arratsaldeak aurrera egin ahala, puzgarriak, txokolatada eta Nomofobia taldearen antzerkia egongo dira. Eta gaua Urratsen erromeriak girotuko du.
Domekan pilota izango da protagonista, 11:00etan, VI. Bizkaiko Esnea Urdaibai Txapelketaren finala jokatuko da, eta 12:30eko mezaren ostean, bi partida: Mikel Goñi eta Uriondoren artekoa eta Uriona eta Edorta Bilbaoren artekoa.
Hilaren 17an martitzena meza egongo da, eta ondoren, bazkaritan elkartuko dira, herriko tabernan.