Herritar ahulenei laguntza emateko, gizarteratze arloko
hitzarmena sinatu dute erakunde biek. Helburua da boluntarioen lana uztartzea eta
ahulezia egoeran dauden herritar eta familientzat, zein
pertsona nagusientzat hurbiltasun eta laguntza programa habian jartzea.
Hitzarmena sinatu dute Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko presidente
Ana Hormaetxe Ugaldek eta
Jose Maria Elordui Gurutze Gorria Gernikako presidenteak. Mankomunitateak
14.982 euroko ekarpena egingo du, ekintza horien parte bat finantzatzeko.
Gurutze Gorriko eta Mankomunitateko ordezkariak lankidetza hitzarmenaren aurkezpenean
Erakunde biek elkarlanean aritzeko konpromisoa hartu dute, eta, batez ere, hiru esparrutan lan egingo dute: pertsona nagusientzako
hurbiltasuna eta laguntza emateko programa garatzen, ahulezia egoeran dauden herritar eta familiei
babes ekonomikoa ematen eta komunitate arloan partaidetza sustatzen,
boluntariotzaren bitartez.
Horrela, Gurutze Gorriak
bi proiektu jarriko ditu martxan: gizarte egituretatik kanpo gelditzeko arriskuan dauden pertsona eta familiei laguntza ematekoa da horietako bat, etxeko hileroko premiazko gastuei aurre egiteko
laguntza ekonomiko zuzena emanez; bestea, pertsona nagusi eta aniztasun-funtzionala duten herritarrei laguntzeko programa,
autonomia pertsonala eta gizarteratzea sustatzeko.
Lankidetza hitzarmen horrek zortzi hilabeteko iraupena izango du, 2016ko maiatzaren 1ean hasi eta abenduaren 31 arte.