Aitxuluak irabazi du Galarrenako Kopla Txapelketa
Hamar bertsolarik hartu dute parte Galarrenak lehenengoz antolatu duen Kopla Txapelketan. Aissa Intxausti, Aitor Ruiz, Aitzol Goitia eta Iraitz Bilbao Pepi bertsolari lekeitiarrak, Ispasterko Gorka Madarieta Katxa, Etxebarriako Lander Ibarluzea Aitxulu...
Lehen zatian koplatan jardun ondoren, sei bertsolarik egin zuten aurrera. Horrela, Peru Vidal, Aitxulua, Malen Amenabar, Jone Larrinaga, Txaber Altube eta Aissa Intxausti pasatu ziren bigarren fasera, eta Aitxuluak eta Txaberrek lortu zuten buruz burukorako txartela.
Abadiñoko eta Etxebarriko bertsolariak ondo defendatu ziren, baina garaipena, azkenik, Etxebarriko bertsolariarentzat izan zen. Publikoaren saria, berriz, Peru Vidalek eraman zuen.
Giro ona izan zen nagusi saioan, eta txalo zaparradagaz eskertu zien publikoak bertsolari guztiei txapelketan jarritako umore eta gogo ona.