Mendatan aurkitutako gudariaren gorpuzkiak itzuli dizkiete senideei
Pedro Uriguen zornotzarrarenak ziren gorpuzkiak. 36ko Gerran Otxandiano Batailoiagaz Gernika defendatzera joan zenean hil zuten. Aranzadikoek aurkitu zuten bere gorputza, 2015ean ander zarragaPedro Uriguen eusko gudariaren gorpuzkiak 2015eko abuztuan a...
Pedro Uriguen zornotzarrarenak ziren gorpuzkiak. 36ko Gerran Otxandiano Batailoiagaz Gernika defendatzera joan zenean hil zuten. Aranzadikoek aurkitu zuten bere gorputza, 2015ean ander zarraga
Pedro Uriguen eusko gudariaren gorpuzkiak 2015eko abuztuan atera zituzten Aranzadi Zientzia Elkartekoek, Mendatako Marmiz auzoan. Atzo, 36ko Gerran borrokatu eta hil zen gudariaren gorpuzkiak haren senideei eman zizkieten, identifikazio prozesuaren ostean.Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendari Monika Hernandok, Aranzadi Elkarteko presidente Paco Etxeberriak eta Mendatako alkate Joseba Malleak entregatu zizkieten gorpuzkiak Pedro Uriguenen senideei.
Uriguen zornotzarra, Otxandio batailoikoa, 1937ko apirilean hil zen, Euskal Gudarosteagaz Gernika defendatzera zihoala. Baserritar batek aurkitu zuen gorpua eta leku gorde batean lurperatu, hilobia gurutze batekin markatuz. Gerora, Zornotzako komentu batera bidali zituen modu anonimoan, soldaduaren dokumentazioa eta lurperatu zuen lekuaren azalpenak. Horri esker, senideek ohoretu ahal izan zuten gudariaren memoria hainbat urtez.