The Owl Project, Nazca eta DJ Gdalfen saioak, bihar, Uhagonen
The Owl Project, Nazca eta DJ Gdalf taldeen kontzertua egongo da bihar, 21:30ean, Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean.The Owl Project 2012. urtean Markina-Xemeingo garaje baten sortutako taldea da. Villa de Bilbao lehiaketako semifinalak eta Logroñok...
The Owl Project 2012. urtean Markina-Xemeingo garaje baten sortutako taldea da. Villa de Bilbao lehiaketako semifinalak eta Logroñoko Actual jaialdiko Guerra de Bandas irabazi eta gero, bihar, rock elektroniko doinuekin Markina-Xemeinera ailegatuko dira.
Besteak beste, Maluta, Igali, Jai eta Hostoka lanekin osatutako obra aurkeztuko dute; lau lan horiek obra bakar bat osatzen dute.
Beste alde batetik, Nazca talde bilbotarra 2015eko Euskadi Gazteako Maketa Lehiaketako irabazlea da. Batean eta bestean kontzertuak eskaini eta gero, bihar rock doinuak oinarri dituen Fotograma en bpm diskoko abestiak eskainiko dituzte, Markina-Xemeinen.
Sarrerak
Kontzertuak hasi aurretik eta ondoren, DJ Gdalfek jarriko du musika. Kontzerturako sarrerak salgai daude, Uhagonen, 5 eurotan (bazkideentzat 3 euro).