Gipuzkoako kluben arteko zesta-punta topaketa, Mutrikun
Bihar arratsaldean, Gipuzkoako klubetako benjamin, alebin eta txikien mailako zesta-punta jokalariek topaketa egingo dute Mutrikuko Miruaitz pilotalekuan. 16:00etan hasita, Mutrikuko, Andoaingo, Donostiako, Zumaiako, Hondarribiako eta Tolosako hainbat ...
Guztira, 70 bat pilotazale batuko dira Gipuzkoako zesta-punta federazioak bultzatutako topaketan.«Iaz hasi ginen esperientzia honekin, eta izan zuen arrakasta ikusirik, aurten ere errepikatzea erabaki dugu. Txapelketa ofizialak bukatzen direnean, gazteenek oso gutxi jokatzen dute, eta topaketa hauei esker, uztaila bitartean, jokatzen jarraitzeko aukera dute», adierazi dute Danok Bat pelotazale elkarteko kideek.
Antolatzaileek aurreratu dutenez, kinielak jokatuko dituzte topaketako parte hartzaileek. «Elkarrekin nahastu, eta denek jokatzeko aukera izango dute»
Kinielak, hain zuzen ere, 10 bat tantora jokatuko dira, eta jokalari bakoitzak pare bat kinielatan jokatzeko aukera izango du, bakarka zein bikoteka.
Pilotazaleen arteko jaialdia 19:00ak bueltan amaituko da, eta ondoren, indarrak berreskuratzeko, merienda egingo dute, frontoian bertan.