Urdaibai Bird Centerrekoek sortutako ekimen
berritzailea da Bridflyway. Honen helburua da
arrano arrantzalea eta antzar arruntaren hegaldi migratorioaren bitartez, Europa eta Afrikako
hezeguneak lotzea, natur-turismoaren testuinguruan.
Ekimen honek Eskozia, Finlandia, Suedia, Belgika, Danimarka, Ingalaterra, Frantzia, Espainia eta Portugaleko
hamasei zentro batzen ditu, Donejakuen ibilbide bat bezala.
Horrela,
Urdaibaien berri izango dute sareko zentroetan eta alderantziz. «enbaxada modukoak izango dira, baina finkoak», azaldu du Jose Mari Unamuno, Bird Centerreko zuzendariak.
«Azkenean hegazti hauen ibilbidea aitzakia da zentroen arteko lotura sortzeko eta bisitariak erakartzeko», xehatu du Unamunok.
Ekimen honek
hezeguneen balioa nabarmentzeko ere balioko du, naturarekin lotutako turismo sostengarria bultzatzeko. «Ez da ornitologoentzat pentsatutako ibilbidea, naturaz gozatu nahi dutenentzako erakargarri bat da», azaldu dute.
Aranzadi Zientzien Elkarteko teknikariek beste herrialdeetako zentroetan ekimena aurkeztu zutenean oso erantzun ona izan zutela azaldu zuten. Oraindik ere zentroak sartzeko eskaerak egin dituztela azaldu dute.
Atzo egin zuten aurkezpenean lehen pasaportean eman zioten
Athletic Clubeko Jokin Garatea zuzendariorde<ari, zigilua eta guzti. Aurkezpenean Iosu Madariaga Ingurumeneko sailburuordea ere egon zen bertan.
Pasaporte hau emango zaie, Birdflywayen parte diren zentroetara bertaratzen direnei. Bertan izan direla frogatzeko zigilua jarriko zaie, baina hau lortzeko , bisitariek erronka batzuk burutu beharko dituzte. Erronka horien bitartez inguruko paisaiak, kultura eta ohiturak ezagutuko ditu bisitariak.
Zentro bakoitzak bere erronka propioak ezarri ditu. Urdaibai Bird Centerren kasuan, Atxarreko San Pedro, Elantxobe, Santimamiñeko kobazuloa, Foruako erromatar herrixka, Gernikako Arbola eta Urdaibai Bird Center bera, bakoitzean selfie batekin frogatu beharko dute, bertan izan direla, zigilua lortzeko.
«Asmoa da, bertaratzen direnek bi edo hiru egun egitea bertan, tokia ezagutzen», azaldu zuen Unamunok.
Juan Felix Naberan Gautegiz Arteagako alkateak, ere hitza hartu zuen aurkezpenean, «Gautegiz Arteagarako eta eskualde osorako oso ekimen garrantzitsua da, turismo jasangarria bultzatzen duelako».
Izan ere, antolatzaileen lehen estimazioen arabera, ekimen honek ekarriko dituen turistek
225.000 euro inguru utziko dituztela kalkulatu dute. Diru sarrera horiek ostalaritzaren eta eragile turistikoen artean banatuko dira.
Egitasmoak sortu dezakeen dei efektua dela eta, gero eta atxikimendu gehiago biltzea espero dute Bird Centerreko kideek.