645 pertsonak eman dute izena Gernika-Lumoko Mendi Jaian
Domekan egingo dute Gernika-Lumoko Mendi Jaia, eta dagoeneko 645 pertsonak eman dute izena.Hain zuzen ere, 120 korrikalarik lehiatuko dute Urdaibai Kopako hirugarren lasterketa izango dena.Bestalde, 293 pertsonak eman dute izena mendi martxa luzerako, ...
Domekan egingo dute Gernika-Lumoko Mendi Jaia, eta dagoeneko 645 pertsonak eman dute izena.
Hain zuzen ere, 120 korrikalarik lehiatuko dute Urdaibai Kopako hirugarren lasterketa izango dena.
Bestalde, 293 pertsonak eman dute izena mendi martxa luzerako, eta laburrerako, berriz, 177 pertsona daude izena emanda. Beste alde batetik, 55 txirrindularik egingo dute BTT martxaren ibilbidea.
Hala ere, domekan bertan izena emateko aukera egongo da.
Antolatzaileek jakitera eman dutenez, dortsalak hartzerakoan federatu txartela eskatuko diete federatuta daudenei.
Lasterketari dagokionez, partaideek 18 kilometro egin beharko dituzte, Gernika-Lumoko Pasealekutik irtenda helmuga ere bertan egongo da. Horiek 10:30etan dute irteera ordua.
Halaber, BTT martxa egingo dutenak 9:45ean irtengo dira. Horiek 40 kilometro egin beharko dituzte bizikletaz.
Mendi martxa luzeak ere 18 kilometro ditu, eta laburra, berriz, 8,5 kilometrokoa izango da.
Ibilbiderik luzeena egitera doazenak 9:00etan irtengo dira, Pasealekutik. Ibilaldi laburragora doazen parte hartzaileek, ostera, 11:00ean ekingo diote ibilbideari.