Urruzuno literatur sariak irabazi dituzte Lea-Artibai eta Busturialdeko ikasleek
Lekeitio BHIko bi ikaslek, Ondarroa BHIko batek, Gernika BHIko lau ikaslek eta Bermeoko institutuko batek jaso dute saria. Ikasleek eta institutuetako ordezkariek ilusioz hartu dute albisteaBeste behin ere, Urruzunotarrak Gehituz literatur sariak Lea-A...
Lekeitio BHIko bi ikaslek, Ondarroa BHIko batek, Gernika BHIko lau ikaslek eta Bermeoko institutuko batek jaso dute saria. Ikasleek eta institutuetako ordezkariek ilusioz hartu dute albistea
Beste behin ere, Urruzunotarrak Gehituz literatur sariak Lea-Artibai eta Busturialdera ailegatu dira. Ondarroa BHIko ikasle batek, Lekeitio BHIko bi ikaslek, Gernika BHIko lau ikaslek eta Bermeoko institutuko batek eskuratu dute saria.Inge Revuelta Bustingorri ondarrutarrak Itsaso (prosa) lanagatik jaso du saria. Lekeitioko Miren Etxebarria eta Olatz Martiartu, ostera, Larunbatak (prosa) eta Kaiolarena zen enara (poesia) lanengatik saritu dituzte. Martiartuk, gainera, aurten bigarrenez jaso du sari preziatua.
Gernika BHIko ikasleei dagokienez, lau izan dira ikasle sarituak: Maddalen Omaetxebarria Landa, Iker Ondartza Padierna, Manez Ormaetxe Pascual eta Irati Ramos Etxeandia. Azken horrek, gainera, bi sari eskuratu ditu; prosa kategorian bat eta poesia kategorian bestea. «Gernika BHIn Urruzuno saria eskuratu dutenen artean bi sari jasotzen dituen lehenengoa da ».
Azkenik, Miren Aizpuru Bilbao Bermeoko institutuko ikasleak Ezin ahaztu (prosa) lanagatik jaso du saria.
Sariketaren helburua ikasleen artean literatura sorkuntza lana sustatzea da. «Euskara euren gogoeta eta sentimenduak adierazteko tresna izatea bilatzen da».