Soinua eta sortzaileak mimatzen dituen estudio analogikoa
Amorotoko Goiogane baserrian dago Musikorta estudioa, antzinako korta berrituan. Egurrak eta harriak osatzen dute joan den 17 urtean «soinuaren sukaldaritza goxoan» ari den Musikorta estudioaren altzoa. Xabi Navarro Jota soinu teknikari beteranoa da ...
Urteotan Musikortak garapen bide osoa egin du estudio analogikoa bihurtu arte. Digitalaren hoztasunetik urrun, soinuari nortasun eta berotasun imitaezina lortzen du ekipamendu analogikoak. Musikortak duen ekipamendu osoa ezagutzeko, ikusi webgunea: www.musikorta.com.
«Etxean bezala» sentitu direla entzuten diegu Musikortan grabatu duten musikariei. Goxotasun hori da gure zigilua: sormenarentzako altzo egokia izan nahi dugu eta izaten gara.
Prezioak
Musikarien esku dago estudioa soilik alokatzea (bertan ostatu ere hartzeko aukerarekin) ala Xabi Navarro teknikariaren zerbitzua ere eskuratzea. Kontsultatu gure prezioak webgunean, eta lasai, izoztuta daude «krisia» deitu duten hau hasi zenetik.